Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0413 Ertzaintzak Zegama-Aizkorri mendi-lasterketak trafikoan izango dituen eraginen berri ematen du

Ertzaintzak Zegama-Aizkorri mendi-lasterketak trafikoan izango dituen eraginen berri ematen du

Prentsa Zerbitzua

2022-05-26

Igandean, maiatzaren 29an, egingo da Zegama-Aizkorri mendi-lasterketaren XXI. edizioa. Nazioarteko lasterketa izanik jende asko hurbilduko dela aurreikusten denez, Zegamako eta inguruko ibilgailuen trafikoan eta aparkatzeko lekuetan eragina izango du.

Ertzaintzak lasterketak trafikoan izango dituen eraginen berri ematen du eta gomendio batzuk ere ematen ditu autoentzat eta autokarabanentzako aparkalekuei dagokienez.

Hauek dira lasterketak trafikoan izango dituen eraginak eta aparkatzeko leku kontrolatuak:

Intxausti Industrialdea, Zegamara GI-2634tik. Ertzaintzak kontrolatuta

  • Bidea itxita egongo da ibilgailuentzat goizeko 6:30etik.
  • Akreditazioa duten korrikalarien eta antolatzaileen ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira.

Intxausti Industrialdeko aparkaleku nagusia, antolatzaileek kontrolatuta

Aparkaleku alternatiboa lur orotako ibilgailuentzat – Ibarreta. Antolatzaileek adierazitako ibilgailuentzat bakarrik.

  • Zegamako herrigunera, oinez edo antolatzaileek jarritako autobus-zerbitzuan.

Otzaurte: Ertzaintzak 6.30 eta 14.00 artean itxiko du Zegamarako bidea. Bereizgarri arrosa edo morea dutenak bakarrik sartu ahal izango dira. Trafikoa Zegamarantz bideratuko da N-1etik (Idiazabal-Segura-Zegama).

  • Ibilgailua aparkatu ondoren, Zegamako herrigunera oinez joan daiteke bidegorritik, edota antolatzaileek etenik gabe jarriko dituzten autobus publikoetan.

Beunde eta Sancti Spiritu arteko bidea: Ertzaintzak arautuko ditu zirkulazioa eta aparkalekuak.  

Oñatitik Arantzazuko santutegirako bidea: GI-3591 errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat; soilik igaro ahal izango dira zerbitzu publikoa ematen duten ibilgailuak eta beharrezko zerbitzuetakoak direnak. Antolatzaileek autobus-zerbitzua jarri dute jendea santutegira igotzeko.

Autokarabanak, ibilgailu hauek ezingo dira aparkatu herriguneetan.

Korrikalarien autokarabanentzako eta furgonetentzako aparkalekua Zegaman:

  • Olaberria-Ugarte Zelai auzoan eta Anduetzako Interpretazio Zentroan. Lasterketetan parte hartuko dutenentzat bakarrik dira, eta baimendutako lekuetan bakarrik aparkatu ahal izango da.

Bisitarien autokarabanentzako eta furgonetentzako aparkalekuak: leku hauetan aparkatu ahal izango dira:

  • Segura – Idiazabal:  Guardiko industrialdea.
  • Otzaurtetik Sancti Spiriturako bideko aparkalekua. Beunden eta Aldaolan prestatutako aparkalekuetan bakarrik aparkatu ahal izango da.

Arren eskatzen da arretaz jarraitzeko seinaleak eta, batez ere, ertzainek eta mendi-maratoiaren antolatzaileek emandako jarraibideak.