Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Ertzaintzak Landako etxe berean bi aldiz lapurreta egin duen gizona atxilotu du
2022-05-26
Ertzainek gizon bat atxilotu dute joan den otsailean Landako etxe batean bi aldiz lapurreta egitea leporatuta.
Otsailaren erdialdera salatu zuten Ertzaintzan Landako etxe batean egindako lapurreta. Lapurreta egiteko leiho bateko barroteak atera zituzten eta sarrerako atean eta etxeko teilatuan kalteak egin zituzten. Etxetik etxetresna elektrikoak, erremintak, janaria, sukaldeko gauzak eta arropa lapurtu zituzten.
Handik egun batzuetara, berriz egin zuten lapurreta etxe berean. Kasu horretan leihoko pertsiana behartu zuten eta altzariak, jateko gauzak, erremintak eta oheko-arropa eraman zituzten.
Ertzaintzak lekuan jasotako ebidentziei esker delitu horien ustezko egilea izan zitekeen 40 urteko gizonezko bat identifikatu zuen. Pertsona hori 2021eko azaroan ikertu zuten Duranako taberna batean lapurreta egiteagatik, eta aurtengo martxoan bertan Landa inguruko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta otsailean eta martxoaren hasieran, modus operandi bera erabiliz, Durana eta Landa bezala, Arratzua-Ubarrundia udalerrikoak diren beste herri batzuetan egindako beste lau lapurretatan inplikatuta ote dagoen ikertzen ari dira.
Atxilotua gaur arratsaldeko lehenengo orduan jarri dute agintari judizialaren eskuetan.