Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0415 Vitoria-Gasteiz, ikertua edadeko bi emakumeren etxean lapurreta egiteagatik

Vitoria-Gasteiz, ikertua edadeko bi emakumeren etxean lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2022-05-27

Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio ikertu gisa gizon bati, Gasteizen edadeko bi emakumeren etxean lapurreta egitea leporatuta. Gizona hirugarren graduan dagoen preso bat da.

Maiatzaren 18an gizon bat edadeko bi emakume bizi diren Gasteizko Alde Zaharreko etxe batean sartu zen. Poltsa bat hartu eta emakumeetako baten aurka indarka aritu ondoren, ihes egin zuen.

Gasteizko Ertzain-etxeak, gertatutakoaren berri izan ondoren, ikerketa jarri zuen abian lapurra identifikatzeko. Ikerketa horren bidez jakin ahal izan zuten Arabako espetxean hirugarren graduan dagoen preso bat zela lapurreta egin zuena. Horren aurrean, eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa etxe batean lapurreta egiteagatik.

Ez zen susmagarriak halako zerbait egiten zuen lehenengo aldia. Ertzaintzarekin duen historian edadeko emakumeei indarra erabiliz egindako zortzi bat lapurreta ditu.