Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0417 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi-lasterketan min hartu duen parte-hartzaile bat eraman dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi-lasterketan min hartu duen parte-hartzaile bat eraman dute
2022-05-29
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zegama-Aizkorri kirol-proban traumatismoak izan dituen korrikalari bat eraman dute.
Goizeko hamabiak eta hogei aldera jakin da Zegama-Aizkorri mendi-lasterketan parte hartzen ari zen korrikalari batek traumatismoak zituela belaunean eta orkatilan. Zauritua Aizkorriko gailurraren inguruan zegoen, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero batek hartu eta Zegamako Murgizelaiko parkera eraman du. Bertan zain zegoen Gurutze Gorriaren anbulantzia bat egin da kirolariaren kargu.