Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0423 Ertzaintzak gogorarazten du adingabeek baimen ofiziala behar dutela atzerrira bakarrik bidaiatzen dutenean

Udako oporrak badatoz

Ertzaintzak gogorarazten du adingabeek baimen ofiziala behar dutela atzerrira bakarrik bidaiatzen dutenean

Prentsa Zerbitzua

2022-06-02

Adingabeek atzerrira bakarrik edo guraso-ahalik ez duen heldu batekin bidaiatzen dutenean, haien legezko guraso-ahala duten pertsonen baimena behar dute. Baimen horren bidez egiaztatzen zaie mugako agenteei adingabeak ez direla lurralde nazionaletik modu irregularrean irteten.

Baimen horiek honako estekaren bidez tramitatu daitezke:

https://www.euskadi.eus/autorizacion/autorizacion-para-salida-de-menores-al-extranjero/web01-tramite/es/

Adingabea atzerrira irteteko baimena tramitatu ahal izateko, formularioa bete, sinatu eta ertzain-etxe batera eraman beharko dute adingabearen guraso-ahala duten pertsonek. Formulario horrekin batera dokumentazio hau ere aurkeztu beharko dute:

-Adingabearen legezko ordezkari gisa diharduten pertsonen NANa edo pasaportea. Guraso bakarrekoa ez den familia batean, eta ertzain-etxera bi baimen-emaileetako bat soilik bertaratzen den salbuespeneko kasuan, bertaratu ez den baimen-emailearen NANaren edo pasaportearen kopia, bi aldeetatik, eraman beharko du bertaratzen denak. Ertzainak, baimena formalizatu aurretik, bertaratu ez den baimen-emailea informatuta dagoela eta bere kargura dagoen adingabearen irteera baimentzen duela egiaztatzeko beharrezko kudeaketak egingo ditu.

  1. Adingabearen NANaren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik.
  2. Familia-liburua.

Balioa: Baimenak 90 eguneko balioa izango du, ematen denetik hasita.

Jaitsi Kanpainaren irudia