Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0425 Donostia, Xabier Atristain atxilotu dute Auzitegi Nazionalak aginduta

Donostia, Xabier Atristain atxilotu dute Auzitegi Nazionalak aginduta

Servicio de prensa

2022-06-02

Ertzaintzak gaur eguerdian atxilotu du Donostian Xabier Atristain, Auzitegi Nazionalak bilatzeko, atxilotzeko eta espetxean sartzeko emandako agindu bat baitzuen indarrean.

Ertzaintzako agenteek gaur, osteguna, 13:00etan atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuan Xabier Atristain, Auzitegi Nazionaleko arlo penaleko 3. salak bilatzeko, atxilotzeko eta espetxera eramateko emandako agindua betez.