Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0429 Donostia, bi atxilotu beste gazte bati arma zuriz eraso egiteagatik

Donostia, bi atxilotu beste gazte bati arma zuriz eraso egiteagatik

Servicio de prensa

2022-06-05

Ertzaintzako agenteek 19 eta 23 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur, igandea, goizaldean Donostiako Alde Zaharrean, beste gazte bati arma zuriz egindako eraso batean ustez parte hartu dutelakoan. Biktima ospitalera eraman behar izan dute.

Gaur goizaldeko lau eta erdiak inguru, Ertzaintzari ohartarazi diote gizon bat arma zuriz zaurituta zegoela  Fermin Kalbeton kalean. Berehala hurbildu dira herritarren babeserako bi dotazio, eta biktima bat zegoela baieztatu ondoren, anbulantzia eskatu dute ospitalera eraman zezan.

Ertzainek egindako ikerketen ondorioz, inguruetan bi indibiduo atzeman eta, azkenean, atxilotu dituzte, ustez erasoan inplikatuta daudelakoan.

Ertzaintzak ikerketa zabalik du, gertakari horiek eragin dituzten arrazoiak argitze aldera.