Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0447 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Serantes mendian istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Serantes mendian istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute

Prentsa Zerbitzua

2022-06-09

Erreskatea gaur, osteguna, arratsaldean egin dute, 34 urteko txirrindulari bat erori egin baita Serantes mendiko baso-bide batean, Santurtziko udal-barrutian (Bizkaia). Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteek istripua gertatu den lekura hurbildu eta biktima erreskatatu dute, eta gero anbulantzian eraman dute ospitalera.

Istripua gaur, osteguna, arratsaldeko 18:45ean gertatu da. Txirrindulari bat erori egin da Santurtzin, Serantes mendi inguruko baso-bide batean zihoanean, eta zaurituta geratu da.

Gertatutakoaren berri izan bezain laster mobilizatu dituzte Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuko hainbat baliabide, besteak beste, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Taldea, suhiltzaileak eta Babes Zibila. Zerbitzu horiek, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatuta, istripua gertatu den lekura hurbildu dira. Aireontziko erreskatatzaileek aurkitu eta erreskatatu dute biktima, eta anbulantzia bat zain zuen lekura eraman dute. Ondoren, anbulantziak eraman du zauritua, 34 urtekoa, Bizkaiko ospitale batera.