Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0456 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oñatin, Orkatzategi mendian, istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oñatin, Orkatzategi mendian, istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute
2022-06-12
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Oñatiko Arantzazu auzora mobilizatu dituzte gaur, igandea, erori eta min hartu duen 68 urteko txirrindulari bat erreskatatzera. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero batek eta suhiltzaileek lagundu diote zaurituari, eta ospitalera eraman dute.
Gaur, igandea, eguerdiko 12:30 aldera, SOS DEIAK 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuak pertsona baten deia jaso du Oñatiko udal-barrutian, Orkatzategi mendian, txirrindulari bat erori egin dela esanez.
Txirrindulariak kolpe handia hartu du aldakan, eta ezin zuen bere kabuz jarraitu.
Lekura Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko ataleko agenteak eta suhiltzaileak agertu dira, eta zauritua erreskatatu eta ospitalera eraman dute.