Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0460 Berangon mila eta laurehun bat landarez osatutako legez kanpoko marihuana-plantazio bat desegin dute

Berangon mila eta laurehun bat landarez osatutako legez kanpoko marihuana-plantazio bat desegin dute

Prentsa Zerbitzua

2022-06-15

Ertzaintzak 1.400 bat marihuana-landarez osatutako legez kanpoko plantazio bat desegin du Berangon. Azpiegitura obrako zortzi modulu prefabrikatuk osatzen zuten, eta marihuana indoor hazteko instalazio sofistikatua zuten. Polizia-operazio honen barruan, pertsona bat ikertzen ari dira osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, legez kanpoko plantazioaren ustezko arduraduna izatea leporatuta.

Joan den astean Ertzaintzak jakin zuen dirudienez marihuana-plantazio bat zegoela Berangoko udal-barrutian, baso batean. Lekura hurbildu ziren ikerketako eta herritarren babeserako baliabideek aurkitu zuten plantazioa. Iristeko zaila zen lursail batean zegoen, eta inguratzen zuen obrako eta oihalezko hesiak ez zuen barruan zer zegoen ikusten uzten. Kanpotik elkarri atxikitako zortzi edukiontzi ikusten ziren, eta marihuana-usain handia hartzen zen eta, gainera, erauzgailuen zarata entzuten zen.

Lursaila zaintzen gizon bat eta arraza arriskutsuko zakur bat ari ziren. Gizonak, Ertzaintzako uniformedun baliabideak ikustean, ihes egin zuen mendian barrena. Perimetroan basora ematen zuen oinezkoentzako ate bat zegoen, eta gizonak bertatik ihes egin zuen. Arraza arriskutsuko zakurrak zaildu egin zuen gizona aurkitzea, agenteek euren buruak babesteko neurriak hartu behar izan baitzituzten.

Lursaila miatu zutenean, zortzi edukiontzi aurkitu zituzten. Zortziren artean bi eremu bereizi osatzen zituzten, eta marihuana indoor hazteko instalazio osoa zuten, hau da, argi eta bero lanparak (86), haizagailuak (15), erauzgailuak (8) eta ureztapen-sistema automatiko bat, ura, xukatzeko ponpa baten bitartez, errekasto batetik hartzen zuena. Sistema legez kanpo zegoen argindarrera konektatuta. Agente jarduleek, plantazioa miatu zutenean, heltzear eta laster biltzeko moduan zeuden mila eta laurehun marihuana-landare zenbatu zituzten.

Susmagarria identifikatu dute, eta aurrekariak ditu era horretako egintzengatik. Une hauetan ikerketa zabalik dago aurkitu eta Getxoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jartzeko.

Jaitsi Landaketaren irudia

Jaitsi Landaketaren irudia

Jaitsi Landaketaren irudia