Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Gasteizen desagertutako gizon baten bila ari dira
2022-06-22
Gaur, asteazkena, goizean 86 urteko gizon bat desagertu da ustez Arabako hiriburuko Salburua parke inguruan, paseatzera joaten baita bertara. Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak desagertutako gizonaren bila ari dira, eta herritarren laguntza eskatzen dute.
Familiak emandako informazioaren arabera, argala da, ez da oso altua eta burusoila da. Desagertu den unean koadrodun alkandora, zuria eta urdina, jaka berdea eta kolore iluneko txandal-prakak zituen jantzita.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari bat ari da bilaketa-operatiboa koordinatzen, eta operatiboan Ertzaintzaren herritarren babeserako patruilak, Mendiko Ataleko agenteak, Txakur Unitatea eta helikoptero bat, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak ari dira parte hartzen.
Norbaitek gizona aurkitzen lagundu dezakeen informazioren bat eman badezake, dei dezala Sos Deiak 112 larrialdietarako telefono-zenbakira.