Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0480 Hilda aurkitu dute atzo gauetik Alluitz mendian galduta zegoen gaztea

Hilda aurkitu dute atzo gauetik Alluitz mendian galduta zegoen gaztea

Prentsa Zerbitzua

2022-06-24

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek hilda aurkitu dute atzo arratsetik bila zebiltzan mendizalea, abisu baten bidez jakin ondoren galduta zebilela Alluitz mendian, Abadiñoko udal-barrutian. Ertzaintzaren helikoptero batek aurkitu du gaztearen gorpua Infernu Zubi pasabidean, Alluitz mendiaren gailurretik gertu, dirudienez erorita.

Gaur goizean zehar egingo dira hildakoa menditik Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eramateko egintza polizialak eta judizialak.

Atzo, osteguna, arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin zuen mendizale bat, 25 bat urteko gizonezkoa, galduta zegoela Alluitz mendian. Jarraian Ertzaintza –Durangoko Ertzain-etxeko patruilak, Txakur Unitatea eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atala–, Bizkaiko suhiltzaileak, DYA, Gurutze Gorria eta Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea gaztea bilatzeko mobilizatu zituzten. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari bat arduratu da bilaketa-lanak koordinatzeaz.