Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0495 Gasteizen gizon bat atxilotu dute sexu-erasoagatik eta indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Gasteizen gizon bat atxilotu dute sexu-erasoagatik eta indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2022-07-02

Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, ostirala, Gasteizen, etxe batean emakume bati sexualki eraso egitea eta “mataleon” teknika erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Arrastatua gaur jarri dute agintari judizialaren eskuetan.

Joan den ostegunean emakume bat agertu zen polizia-egoitzara, ezagutzen zuen gizon batek etxera lagundu ziola eta etxean bere borondatearen kontra eta mehatxupean berarekin sexu-harremanak izatera behartu zuela esanez. Ondoren, erasotzaileak bere gerriko poltsa bat hartu zuen, eta emakumeak adierazi zuenez bertan lehentxeago kutxazain batetik ateratako diru-kopuru esanguratsu bat zuen. Azkenen, biktimaren aurka indarka “mataleon” teknika erabiliz aritu ondoren, etxetik irten zen.

Ertzaintzak berehala abian jarritako ikerketari esker egiaztatu ahal izan zen ustezko lapurraren identitatea, eta atzo, arratsaldean, atxilotu zuten polizia-aurrekariak dituen 41 urteko gizona, sexu-erasoa eta indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

 Gasteizko Ertzain-etxean dagozkion eginbideak amaitu ondoren, arrastatua gaur, larunbata, lehenengo orduan jarri dute agintari judizialaren eskuetan.