Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0497 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian ondoeza izan duen gizon bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian ondoeza izan duen gizon bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2022-07-02

Ertzaintzaren helikoptero batek Hondarribian, Jaizkibel inguruan, zebilenean ondoeza izan duen 74 urteko gizon bat erreskatatu du gaur, larunbata, arratsaldean.

Gaur eguerdiko ordu bata aldera, biktimarekin zeuden pertsonek SOS Deiak 112 larrialdietarako zerbitzura deitu dute gizonak ondoeza izan duela jakitera emanez.

Lekura hainbat baliabide mobilizatu dituzte, eta, azkenean, Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du biktima eta Garberako heliportura eraman du, eta handik anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.