Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0502 Kamioi baten gidaria hil da Orioko ordainlekuan izandako istripuan

Kamioi baten gidaria hil da Orioko ordainlekuan izandako istripuan

Servicio de prensa

2022-07-05

Ertzaintza kamioi baten gidariaren heriotza ikertzen ari da, ibilgailua erre egin baita A-8 autobidean, Orioko ordainlekuaren parean, bidetik atera ondoren.

Istripua gaur arratsaldeko sei eta erdiak aldera gertatu da, kamioia AP-8 autobidean, Orioko ordainlekutik metro batzuetara, bidetik atera denean.

Istripua gertatu den lekura Ertzaintzaren dotazioak, Osakidetzaren anbulantzia bat eta suhiltzaileak hurbildu dira, kamioia sutan baitzegoen. Zoritxarrez, ezin izan da ezer egin gidariaren, 51 urteko gizonaren, bizia salbatzeko.

Ertzaintzak, bestalde, ikerketa jarri du abian zoritxarreko ezbeharra eragin duten arrazoiak argitzeko.