Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0504 Ertzaintzak atzo Orion gertatu zen eta hildako bat eragin zuen istripuaren lekukoak eskatzen ditu

Ertzaintzak atzo Orion gertatu zen eta hildako bat eragin zuen istripuaren lekukoak eskatzen ditu

Servicio de prensa

2022-07-06

Atzo, asteartea, arratsaldeko zazpi eta erdietan, istripu bat gertatu zen Orioko ordainlekuan eta, istripuaren ondorioz, kamioi baten gidaria hil zen. Ertzaintzak zoritxarreko ezbeharraren arrazoiak argitzen lagundu dezaketen lekukoak eskatzen ditu.

Informazioren bat eman dezaketen pertsonak Trafikoko Unitateko ikerketaren arloko agenteekin harremanetan jar daitezke 943539119 telefono-zenbakiaren bidez.