Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0511 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Eskoriatzan istripua izan duen auto bateko bi bidaiariak erreskatatu dituzte

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Eskoriatzan istripua izan duen auto bateko bi bidaiariak erreskatatu dituzte

Servicio de prensa

2022-07-09

Gaur, igandea, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Eskoriatzako Mendiola auzora mobilizatu dituzte pistatik irten den eta malda batean behera jausi den auto baten gidaria eta kopilotua erreskatatzera. Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko (UVR) helikoptero batek erreskatatu ditu bi zaurituak.

Gaur goizeko hamaikak eta laurden aldera SOS DEIAK 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzura deitu dute bi pertsona zeramatzan lur orotako ibilgailu bat Eskoriatzako Mendiola auzoan maldan behera jausi dela esanez.

Lekura suhiltzaileak, Osakidetza eta Ertzaintza hurbildu dira, eta leku malkartsua zenez, Ertzaintzaren helikoptero batek eta mendiko ataleko agenteek lagundu diete zaurituei eta leku seguru batera eraman dituzte. Azkenik, anbulantzia batean eraman dituzte ospitalera.

Jaitsi Eskoriatzako erreskatea

Jaitsi Eskoriatzako erreskatea

Jaitsi Eskoriatzako erreskatea

Jaitsi Eskoriatzako erreskatea