Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0512 Gasteiz, atxilotu bat eta hiru ikertu borroka batean eraso egitea eta lesioak eragitea leporatuta

Gasteiz, atxilotu bat eta hiru ikertu borroka batean eraso egitea eta lesioak eragitea leporatuta

Servicio de prensa

2022-07-10

Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzaz, 40 urteko gizon bat atxilotu du eta beste hiru gizonezkoren aurka eginbideak hasi ditu, Arabako hiriburuko Alde Zaharrean izandako borroka batean beste gizonezko bati eraso egin eta lesioak eragiteagatik.

Gaur goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzari eskatu diote Gasteizko Alde Zaharrera hurbiltzeko, pertsona batzuk borrokan ari baitziren. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta buruan zituen zaurietatik odola dariola zegon eta osasun-laguntza behar zuen gizonezko bat aurkitu du.

Agenteek jakin ahal izan dutenez, ihes egin duten lau gizonezkok egin dizkiote lesioak, eta, batez ere, batek, aulki batekin jo baitu biktima.  Jarraian, ertzainek Udaltzaingoaren abisu bat jaso dute, borrokan parte hartu ahal izan duten lau susmagarri identifikatu dituela eta bere egoitzan zeudela esanez. Horren aurrean, ustezko erasotzaileak identifikatu dituzte borrokan parte hartu izanagatik, eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du lesio-delitu bat leporatuta, biktimari lesio larriak egin baitizkio eraso egin dionean. Bestalde, agenteek eginbideak ireki dizkiete beste hiru akusatuei, borrokan parte hartzeagatik eta Txagorritxu ospitalera eraman behar izan duten biktimari eraso egiteagatik.

Ertzaintzak polizia-egoitzara eraman du arrastatua dagozkion eginbideak betetzeko, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.