Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0519 Vitoria-Gasteizen hilketa saiakera baten ustezko egilea atxilotu dute

Vitoria-Gasteizen hilketa saiakera baten ustezko egilea atxilotu dute

Servicio de prensa

2022-07-13

Ertzaintzak Arabako hiriburuan arma zuriz egindako eraso baten ustezko egilea atxilotu du gaur arratsaldean.

Gaur, arratsaldeko ordu biak aldera, gizon batek beste bati eraso egin dio arma zuri batekin, Vitoria-Gasteizko erdiguneko kale batean.

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak bertaratu dira, eta biktima artatu dute. Ondoren, Santiago Ospitalera eraman dute anbulantziaz. Era berean, ihes egin duen egilearen bila hasi dira.

Azkenik, ustezko egilea, agenteak haren bila ari zirela jakinda, bere burua entregatu du Ertzaintzaren aurrean, eta atxilotu egin dute, ustezko homizidio-saiakera egotzita.

Atxilotua, 41 urteko gizon bat, Ertzain-etxean dago dagozkion eginbideak egiteko, eta Arabako hiriburuko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute hauek amaitutakoan.