Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Pertsona bat hil da N-634 errepidean, Zornotzan, izandako zirkulazio-istripu batean
Servicio de prensa
2022-07-28
Motozale bat hil da gaur arratsaldean N-634 errepidean, Zornotza parean, izan den trafiko-istripu batean.
Arratsaldeko ordu biak eta erdi pasatxo, motozikleta batek eta kamioi batek talka egin dute N-634 errepidean, Zornotza parean. Motozaleak istripuan izan dituen lesio larriak direla-eta, bertaratu diren osasun-zerbitzuek haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Errepidea itxita geratu da bi noranzkoetan, eta trafikoa AP-8 autobidetik bideratzen ari dira.
Ertzaintzak zorigaitzezko istripuaren nondik norakoak argitzeko atestatua zabaldu du.