Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0590 Donostian atxilotu dute genero-indarkeriako ustezko delitu batengatik

Donostian atxilotu dute genero-indarkeriako ustezko delitu batengatik

Servicio de prensa

2022-08-14

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute, Donostiako etxe batean bikote-lagunari ustez arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Biktima ospitalera eraman behar izan dute larri zaurituta.

Goizeko zazpiak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote Donostiako Amara auzoko etxebizitza batean zerbait gertatu dela. Adierazitako lekura herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak hurbildu dira, eta egiaztatu dute emakume bat odoletan zegoela bizkarrean eta lepoan zituen zaurietatik, eta gizon batek ebakiren bat edo beste zituela beso batean. Biak lekuan bertan artatu dituzte polizia-dotazioek, batez ere emakumea, lesio larriagoak baitzituen, harik eta osasun-baliabideak iritsi diren arte. Emakumea Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Bestalde, gizona genero-indarkeriaren ustezko delitu bat leporatuta atxilotu dute, eta osasun-zentro batean artatu behar izan dute. Etxean labana bat, ustez erasoan erabilitako arma, aurkitu dute.

Ertzaintza egitateak ikertzen ari da gertaera argitzeko.