Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0602 Detenido tras permanecer varias horas atrincherado con armas blancas en un inmueble del Casco Antiguo de Gasteiz en el que ha llegado a provocar un incendio

Gasteizko Alde Zaharreko eraikin batean arma zuriak hartuta ordu batzuetan gotortuta egon eta sutea sortu ondoren atxilotu dute

Servicio de prensa

2022-08-21

Ertzainek 53 urteko gizon bat menderatu eta atxilotu dute gaur arratsaldeko zortziak aldera Gasteizen, txikizioak egin eta sute bat sortu eta hainbat ordutan Alde Zaharreko eraikin batean gotortuta egon ondoren. Arrastatu duten gizonak hasieratik izan duen jarrera agresiboa ikusita, aizkora bat eta matxete bat baitzituen, ingurua hesitu da eta gainerako bizilagunak atera behar izan dituzte. Gertaeraren ondorioz ez da kalte pertsonalik izan.

Arratsaldeko ordu biak aldera, poliziaren laguntza eskatu dute Gasteizko Barnekale Berri kaleko eraikin batean, bertako bizilagun batek atarian txikizioak egin dituela eta bere etxetik kalera gauzak botatzen zituela esanez, dirudienez eraikinari su emateko mehatxu ere egiten zuen. Adierazitako lekura berehala hurbildu da Udaltzaingoaren dotazio bat, eta susmagarriarekin hitz egiten eta bere etxean sartzen saiatu da baino ez du lortu, gizonak aizkorarekin jo baitu haien aurka.

Horren aurrean, eraikineko bizilagunak atera egin dituzte eta Ertzaintzaren patruilak, Bizkor baliabideak, Esku Hartzeko Unitatea eta negoziazio talde bat mobilizatu dituzte gizonak amore eman zezan konbentzitzeko. Prebentzio moduan, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak ere hurbildu dira lekura. Gotortuta zegoen gizonak ez zien jaramonik egiten emandako jarraibideei, eta une batean eraikineko teilatura ere igo da aizkora eta matxete bat hartuta, eta teilak bota ditu kalera mehatxuka. Gainera sabai-leiho batzuk ere hautsi ditu aldamenetako eraikinetan sartzen saiatuz, baina gero bere etxera itzuli da.

Azkenean, arratsaldeko zortziak aldera, etxean sua piztu du, baina suhiltzaileek berehala kontrolatu dute eta, aldi berean, Ertzaintzaren Esku Hartzeko Unitateko agenteek etxean sartu eta gizona mendean hartu eta kalte-delitua, desordena publikoak eta agintaritzaren agentearen aurkako atentatua leporatuta atxilotu dute.