Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0625 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Okinan, mendian, bizikletan zebilela erori eta min hartu duen emakume bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Okinan, mendian, bizikletan zebilela erori eta min hartu duen emakume bat erreskatatu dute
2022-09-10
Gaur, larunbata, Okina inguruko baso-bide batean bizikletan zihoala erori eta min hartu duen 38 urteko emakume bat erreskatatu dute. Ertzaintzaren helikoptero batek esku hartu du emakumearen erreskatean, eta Gasteizko ospitale batera eraman dute gero.
Eguerdiko hamabiak baino lehentxeago, berriemaile batek SOS Deiak 112 larrialdietako telefonora deitu du, Uribarri Nagusitik Okinarako landa-bide batean bizikletan zihoazenean bikote-laguna erori egin dela esanez. Emandako informazioaren arabera, emakumeak konortea galdu du une batez, eta buruan zuen zauri batetik odola dariola zegoen.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintza, osasun-zerbitzuak eta suhiltzaileak mugiarazi ditu adierazitako lekura. Azkenik, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak zeramatzan helikoptero batek erreskatatu du emakumea, eta A-4133 errepidean utzi du. Bertan zain zuen anbulantzia batek eraman du handik Santiago ospitalera.