Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0627 Bilbon atxilotu dute pisukidea arma zuri batekin zauritzeagatik

Bilbon atxilotu dute pisukidea arma zuri batekin zauritzeagatik

Servicio de prensa

2022-09-11

Ertzainek 48 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, igandea, goizeko lehenengo orduan, pisukide bati labana batekin eraso egitea leporatuta. Biktimak arma zuri batekin egindako zauriak zituen eskuineko alboan, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Goizaldeko zazpiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote gizonezko bati eraso egin diotela Bizkaiko hiriburuko San Ignazio auzoko etxebizitza batean. Dirudienez, gizona bizi den pisuko beste maizter batek labana batekin egin dio eraso, eta odola dariola zegoen eskuineko alboan egin dion ebaki batetik.

Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren segurtasunerako patruila bat agertu da adierazitako higiezinera, eta zauritua eskailburuan aurkitu du. Agenteek egiaztatu dute, gizonak zituen zauriak ikusita, berehala eraman behar zutela osasun-zerbitzuek Gurutzetako ospitalera.

Ustezko erasotzailea etxe barruan zegoen, mehatxuzko jarreran, odol-arrastoak zituen labana bat hartuta, eta, hasiera batean, labana ez die agenteei eman nahi izan eta ez die jaramonik egin hauek emandako aginduei.

Azkenean arma kendu eta atxilotu egin dute arma zuriz lesioak eragitea leporatuta. Jarraian, arrastatua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egitera, eta laster jarriko dute Agintari Judizialaren eskuetan.