Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0706 Astigarraga, hiru gizon atxilotu dituzte “in fraganti” etxe batean lapurreta egin nahian ari zirenean

Astigarraga, hiru gizon atxilotu dituzte “in fraganti” etxe batean lapurreta egin nahian ari zirenean
2022-09-21
Ertzaintzak 32, 27 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu ditu indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Astigarragako etxe batean lapurreta egin nahian ari zirenean.
Atzo, asteartea, 13:00etan, Astigarragan prebentzio-lanetan ari zen Ertzaintzako uniformedun baliabide batek hiru gizon ikusi zituen eraikin bateko lehenengo solairuko etxe bateko leihoa behartzen. Horren aurrean, hiru gizonei gelditzeko agindua eman zien eta laguntzako polizia-baliabideak eskatu zituen.
Agenteek handik berehala atxiki ahal izan zituzten inplikatuak, eta jendea bizi den etxean indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu zituzten hirurak.
Era horretako egitateekin erlazionatutako polizia-aurrekariak dituzten hiru atxilotuak Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten zegozkion polizia-eginbideak hasteko, eta gaur goizean zehar jarriko dituzte Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.