Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0744 Gizon bat hil da ibilgailu batek harrapatuta Irungo kamioien aparkaleku batean

Ertzaintzak ikerketa jarri du abian gertatutakoaren inguruabarrak argitzeko.

Gizon bat hil da ibilgailu batek harrapatuta Irungo kamioien aparkaleku batean

Servicio de prensa

2022-10-08

Gaur, larunbata, goizaldean, gizon bat hil da Irunen, Behobia auzoko aparkaleku batean, ustez kamioi batek harrapatuta, eta Ertzaintza inguruabarrak ikertzen ari da.

Goizaldeko lau eta erdiak baino lehentxeago, partikular batek larrialdietako SOS Deiak 112 zerbitzura deitu du Irungo Behobia auzoan gizon bat larri zaurituta zegoela esanez, eta erantsi du dirudienez ibilgailuren batek harrapatu duela baina ez inguruan ez zegoela istripua eragin ahal izan duen ibilgailurik.

Berehala mobilizatu dituzte polizia eta osasun baliabideak Irungo Behobia auzoan dagoen kamioien aparkaleku batera. Lekura agertu diren ertzainek zauri oso larriak zituen gizon bat aurkitu dute bertan.

Osasun-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu badira ere, ez dute lortu, eta, azkenean, heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin.

Oraindik identifikatu ez duten gizonaren gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute epaileak aginduta. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko eta ustez istripuan inplikatuta dagoen ibilgailua identifikatu ahal izateko.