Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0768 Ertzaintzak herritarren laguntza eskatzen du Basurtuko Ospitalean bahitutako haur txiki bat bilatzeko

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatzen du Basurtuko Ospitalean bahitutako haur txiki bat bilatzeko

Servicio de prensa

2022-10-20

Gertakarien ustezko egilea adin ertaineko emakume bat da, 1,60m inguruko altuera, gorpuzkera gizena eta motots batean jasotako ile kizkur luzea dituena. Gaueko hamaikak aldera ikusi dute azkenekoz, mahuka motzeko kamiseta zuri batekin, marrazki estanpatuak dituzten praka estu batzuekin, kirol-zapatilekin eta ilargi erdi itxurako poltsa beltz batekin. Herritarren laguntza eskatzen da jaioberria bilatzeko.

Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin batera, haurtxo bat bilatzeko dispositibo bat jarri du martxan, atzo asteazken gauean bahitu zutena Basurtuko Ospitalean.

Egindako lehen ikerketen arabera, egilea gaueko bederatziak aldera sartu zen ospitalera eta, osasun-langileen plantan jantzita, ginekologiako solairuko haurtxo bat bahitu eta handik ihes egin zuen.

Horregatik guztiagatik, herritarren laguntza eskatzen da haurra aurkitzeko eta bahitzailea atzematzeko: gutxi gorabehera 1,60 metroko altuera duen emakume bat, gorpuzkera gizena eta koleta edo motots batean jasotako ile kizkur luzea. Bahiketaren unean, mediku uniforme zuri bat zeraman jantzita, baina, ondoren, mahuka motzeko kamiseta zuri batekin, marrazki geometriko estanpatudun praka estuekin, kirol-zapatilekin eta ilargi erdiko poltsa beltz txiki batekin ikusi dute. Haurra besoetan zeraman eta baita rafia motako poltsa angeluzuzen bat ere.

Horri buruzko informaziorik eman dezakeen pertsona orok, mesedez, jarri harremanetan Emergentzietako Sos-Deiak 112 telefonoarekin edo bidali mezu elektroniko bat honako helbide honetara: colabora_app@ertzaintza.eus

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua