Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Espetxeratu egin dute Santurtzin homizidio-ahaleginagatik atxilotutako gizona
Servicio de prensa
2022-10-31
Atzo, igandea, eztabaidan ari zirenean bikotekidea labana batekin zauritu zuen gizona espetxeratzeko agindua eman dute gaur arratsaldean. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten hainbat zaurirekin.
Gaur goizean, zegozkion polizia-eginbideak amaitu ostean, agintari judizialaren eskuetan jarri dute atzo Santurtzin bikotekidea labana batekin zauritzeagatik atxilotu zuten gizona. Arratsaldeko azken orduan espetxeratzeko agindua eman dute, eta Bizkaiko espetxera eraman dute.