Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0854 Bastidan bi gidari hil dira trafiko istripu batean

Bastidan bi gidari hil dira trafiko istripu batean

Servicio de prensa

2022-11-19

Zoritxarreko ezbeharra goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da N-124 errepidean, Bastidako udal-barrutian. Auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre egin dute talka, eta bi gidariak ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira eta hil egin dira.

Goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago, istripu bat gertatu da N-124 errepidean, Bastidako udal-barrutian, Errioxarako noranzkoan. Bi ibilgailuk, auto batek eta furgoneta batek, aurrez aurre egin dute talka eta bi gidariak harrapatuta geratu dira. Lekura Ertzaintzako patruila batzuk, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak hurbildu dira, baina ezin izan dute ezer egin gidarien bizia salbatzeko, eta medikuak bien heriotza ziurtatu du.

Ertzaintzak ikerketa jarri du abian istripuaren arrazoiak argitzeko.