Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0860 Gasteiz, atxilotu bat eta ikertu bat ostalaritzako lokal bateko lapurretan inplikatuta egoteagatik

Gasteiz, atxilotu bat eta ikertu bat ostalaritzako lokal bateko lapurretan inplikatuta egoteagatik

Servicio de prensa

2022-11-21

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du eta beste bat ikertu du Arabako hiriburuko Koroatze auzoko taberna bateko lapurretan ustez inplikatuta egoteagatik. Besta lau pertsona agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik atxilotu dituzte, agenteei aurre egin baitiete.

Atzo, igandea, 07:00etan, Ertzaintzako baliabideak Gasteizko Koroatze auzora hurbildu ziren, bertako ostalaritza-establezimendu batean ustez lapurreta egin zutela jakin ondoren. Baliabide jarduleak egitateak ikertzen hasi ziren lokaleko atea hautsita zegoela eta lokaletik kutxa erregistratzailea eta botilak falta zirela egiaztatu ondoren.

Ingurua miatzen hasi eta minutu gutxi batzuren buruan, jasotako datuen arabera egitateekin zerikusia zuen pertsona bat aurkitu ahal izan zuten agenteek. Horren aurrean, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten. Atxilotua Ertzain-etxera eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak hasteko, eta gero Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zuten.

Ikerketa zabalik utzi zuten, lapurretan bigarren pertsona bat ere inplikatuta egon zitekeela susmatuta, eta Ertzaintzaren baliabide batek handik ordu batzuetara aurkitu zuen ustezko inplikatu hori beste hiru pertsonarekin, eta hauek fisikoki aurre egin zioten polizia-baliabide jarduleari. Istiluetan lau pertsona horiek atxilotu zituzten agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatuta. Atxilotu guztiak Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten zegozkion polizia-izapideak egitera.