Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0876 Laudion atxilotu dute etxe batean indarrez sartu eta bertan bizi den pertsonari eraso egiteagatik

Laudion atxilotu dute etxe batean indarrez sartu eta bertan bizi den pertsonari eraso egiteagatik

Servicio de prensa

2022-11-30

Ertzainek 48 urteko gizon bat atxilotu dute Laudioko bizilagun bati bere etxean eraso egitea leporatuta. Dirudienez, atxilotua etxeko sarrerako atea txikituta sartu zen etxean, eta barruan biktima jo zuen. Buruan eragin zizkion lesioen ondorioz ospitalean artatu behar izan zuten.

Erasoa urriaren 14ko gauean, hamaika eta erdiak aldera, gertatu zen Laudioko etxe batean. Partikular batek deitu zuen larrialdietako SOS Deiak 112 telefono-zenbakira etxera iritsi berri zela eta etxeko atea behartuta eta irekita zegoela, eta pisukidea bere gelan lurrean eta zaurituta aurkitu zuela esanez. Lekura herritarren segurtasunerako lanetan ari ziren patruilak eta anbulantzia bat agertu ziren. Polizia-baliabideek egiaztatu zuten gizona odola dariola zegoela batez ere buruan zituen zaurietatik eta, gainera, zorabiatuta zegoela, eta ez zuen, beraz, gertatutakoari buruz beste informaziorik eman ahal izan. Osasun-zerbitzuek lekuan bertan artatu zuten gizona, eta gero Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Gainera, agenteek egiaztatu ahal izan zuten etxeko sarrerako ateak behartu izanaren zantzuak zituela, ustez ostikoka ireki izanaren ondorioz.

Une horretan Laudioko Ertzain-etxetik ikerketa jarri zuten abian erasoa argitzeko. Horrela, Ertzaintzak jakin ahal izan zuen erasotzailea pertsona bakarra izan zela, eta biktima dirudienez su-arma labur batekin jo eta telefono mugikorra kendu ondoren, etxetik joan zela. Ikerketak lesio-delituengatik eta armak zilegi ez den moduan edukitzeagatik aurrekariak dituen gizon batera mugatu ziren.

Atzo, asteartea, gizona aurkitzeko eta atxilotzeko dispositibo bat ezarri zuten Ertzaintzako Esku-hartzeko Unitatearekin. Hamabiak aldera atxilotu zuten Ugaon etxean indarrez sartzea, lesioak eragitea eta indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Gero, bere jabetzako ibilgailu batean eta etxe batean, Txakur Unitatearen laguntzaz, karabina bat eta errebolber bat aurkitu zituzten, azken hori erasoan erabilitakoa izan zitekeena eta simulatua zena, bai eta munizioa eta hamabi zentimetroko orria zuen mendiko labana bat ere.

Egindako polizia-ikerketetatik ondorioztatzen denez, atxilotuak eta biktimak tirabiraren bat izan zuten aurretik.

Atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua