Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0879 Emakume bat hil da Bermeon furgoneta batek harrapatuta

Emakume bat hil da Bermeon furgoneta batek harrapatuta

Servicio de prensa

2022-11-30

Emakume bat hil da gaur, asteazkena, goizean, Bermeon, bertako herrigunean furgoneta batek harrapatuta.

Zoritxarreko istripua gaur goizeko hamaikak aldera gertatu da Bermeoko Atalde kalean, oraindik argitu ez diren inguruabarrak tarteko, furgoneta batek oinez zihoan emakume bat harrapatu duenean.  Istripuak lesio larriak eragin dizkio emakumeari, eta alferrikakoak izan dira lekura agertu diren osasun-zerbitzuek bizia salbatzeko egin dituzten ahaleginak, eta, azkenean, medikuak ziurtatu du heriotza.

Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko.