Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Getxon atxilotu dute hamazazpi ibilgailutan kalteak egiteagatik
2022-12-19
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Getxon, kalean aparkatuta zeuden hamazazpi ibilgailuren atzerako ispiluetan kalteak egin ondoren ondotik igarotzean.
Igande goizaldeko 01:30 aldera, Getxoko Algorta auzoko bizilagunek Ertzaintzaren laguntza eskatu zuten, oinezko bat aparkatuta zeuden ibilgailuen atzerako ispiluetan kalteak egiten ari zela esanez.
Lekura agertu ziren Ertzaintzaren baliabideek adierazitako pertsona aurkitu zuten, eta hau, polizia ikustean, ihes egiten saiatu zen.
Agenteek egiaztatu zuten aparkatuta zeuden hamazazpi bat ibilgailuk behintzat kalteak zituztela, eta inplikatua atxilotu egin zuten, beraz, kalte-delitua leporatuta.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko, eta, amaitu ondoren, agintari judizialari bidaliko dizkiote.