Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Hiru atxilotu gaur goizeko lehenengo orduan Donostian gertatu den giza hilketa batengatik
2022-12-25
Ertzaintzak, Donostiako Udaltzaingoarekin elkarlanean, hiru pertsona atxilotu ditu gaur goizeko lehenengo orduan Donostian gertatu den gazte baten heriotzan inplikatuta egoteagatik. Biktima 24 urteko gizonezkoa da, eta arma zuri batekin egindako lesioek heriotza eragin diote.
Gaur goizeko seiak eta hogei aldera, Ertzaintzak jakin du eraso bat gertatu dela Donostiako Okendo plazan. Lekura hainbat polizia-baliabide hurbildu dira, eta arma zuriz egindako zauriak zituen gazte bat aurkitu dute. Agenteek berehala eskatu dute osasun-zerbitzuen laguntza. Osasun-langileek egindako ahaleginak alferrikakoak izan dira, eta, zoritxarrez, lekuan bertan hil da 24 urteko gaztea.
Udaltzaingoak zazpiak eta hogeiak aldera aurkitu ditu Hondarribia kalean giza hilketan ustez inplikatuta zeuden bi pertsona, 28 urteko emakume bat eta 26 urteko gizon bat, eta ertzainek atxilotu egin dituzte. Gero, goizeko hamarrak aldera, hirugarren pertsona bat ere atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuan. Donostiako Ertzain-etxeak ikerketa jarri du abian gertatutakoa argitzeko.