Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0933 Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek indartu egingo dituzte alkohol- eta droga-kontrolak datozen egunotan

Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek indartu egingo dituzte alkohol- eta droga-kontrolak datozen egunotan
2022-12-28
Urte-amaierako jaiak direla eta, Ertzaintzak eta udaltzaingoek Euskadiko errepideetan alkohol- eta droga-kontrol gehiago egitea aurreikusten dute.
Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek indartu egingo dituzte gidarien alkohol- eta droga-kontrolak datozen egunotan. Kontrol horiek abenduaren 29tik urtarrilaren 1era bitartean egitea aurreikusten da, eguberrietako jaien barruan, alegia.
Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazio Araudi Orokorrak jasotzen dutenez, agintaritzak edo agintaritzaren agenteek prebentziozko kontrol bat egitea eskatzen badiote gidari bati, gidari horrek nahitaez egin beharko du kontrola. Proba egiteari uko egiten badio, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi ahal izango zaio.
Positibo ematea arau-hauste oso larria da, eta 500 eurotik 1.000 eurora arteko isuna eta 6 puntu ere kentzea ekar dezake.
Kontrol horien helburua gure errepideetan gerta litezkeen istripuei aurrea hartzea da, eta trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan daude.