Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_2020 Ertzaintzak uztailean Leioako taberna batean egindako lapurretaren egilea atxilotu du

Ertzaintzak uztailean Leioako taberna batean egindako lapurretaren egilea atxilotu du

Servicio de prensa

2022-09-10

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du joan den uztailean indarra erabiliz Leioan egindako lapurreta bat leporatuta. Gizonak tabernatik dirua eta edariak lapurtu zituen, eta lokaleko ebidentzia batzuk aztertu ondoren identifikatu ahal izan dute.

Lapurreta joan den uztailaren 10ean egin zuten Leioan. Ostalaritza-establezimenduaren jabeak Ertzaintzara deitu zuen leiho bat behartuta tabernan sartu zirela konturatu zenean. Ustezko lapurrak diru-makinako dirua eta edariak lapurtu zituen, eta, gainera, kalteak egin zituen lokaleko telebistan, leihotik ateratzen saiatu zenean.

Ertzainek lokala begiz ikuskatu zuten, eta manipulatuta zeuden objektuetan aurkitutako ebidentziak bildu zituzten. Polizia Zientifikoak ebidentzia horiek aztertu zituen eta lapurren egilea identifikatu ahal izan zuen.

Herenegun, irailak 8, Ertzaintzaren patruila batek Getxon oinez zihoanean aurkitu zuen susmagarria, eta identifikatu ondoren atxilotu egin zuen indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu indarra erabiliz lapurreta egitegatik, eta uztailean Leioan modus operandi beretsua erabiliz egindako beste lapurreta batzuen egilea dela ere susmatzen dute.

Dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan jarriko dute atxilotua agintari judizialaren eskuetan.