Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_2022 Erandioko diskoteka baten inguruan indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten egileak atxilotu dituzte

Erandioko diskoteka baten inguruan indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten egileak atxilotu dituzte
2022-09-10
Ertzainek 18 eta 20 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur, larunbata, goizaldean, Erandion, diskoteka baten inguruan, lapurreta egiteko asmoz, gazte batzuei piper-gasa botatzea eta eraso egitea leporatuta.
Goizaldeko hiru eta erdiak aldera, poliziaren laguntza eskatu dute Erandioko diskoteka baten inguruan, lehentxeago lapurreta bat gertatu dela esanez. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta, egiaztatu ahal izan duenez, biktimak hiru gazte ziren, eta bi gizonezko hurbildu zaizkie eta piper-gasa bota ondoren jo egin dituzte. Biktimek adierazi dutenez, bik ihes egitea lortu dute, baina erasotzaileek hirugarrena jotzen jarraitu dute, eta, azkenean, lepoan zeraman katea, telefonoa eta diru-zorroa kendu dizkiote.
Gertatutakoa egiaztatu ondoren, agenteek ingurua miatu dute, eta handik laster aurkitu eta identifikatu dituzte susmagarrien ezaugarriekin bat zetozen bi pertsona. Beharrezko frogaketak egin ondoren, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte. Jarraian, polizia-aurrekariak dituzten bi arrastatuak Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera, Agintari Judizialaren eskuetan jarri aurretik.