Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_2023 Zaratamon gidari bat atxilotu dute atentatu-delitua eta bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatuta

Zaratamon gidari bat atxilotu dute atentatu-delitua eta bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatuta
2022-09-10
Ertzainek 40 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, ostirala, gauean, Zaratamon, gizonaren autoa geldiarazi nahian ari zen ertzain bat harrapatzen saiatu ondoren. Arrastatuak hasieratik jarrera oso biolentoa izan zuen, positibo eman zuen alkoholemia-probetan eta ez zuen drogenaren kontrastea egin nahi izan.
Gaueko hamaika eta erdiak aldera, Zaratamoko Arkotxa auzoan herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren dotazio batek auto baten gidariari eskatu zion gidatzen ari zen autoa aparkatzeko errepideko leku apartatu batean, istilu batean parte hatu zuelako zegokion dokumentazioa eskatzeko. Une horretan gidariak, emandako jarraibideei jaramonik egin gabe, autoa azeleratu zuen, eta ertzain batek baztertu egin behar izan zuen autoak, ihesean, harrapa ez zezan.
Autoa inguruan geldiarazi ahal izan zuten atzetik jarraitu ondoren, eta atentatuaren delitua leporatuta atxilotu zuten berehala, errepideko gainerako erabiltzaileak arrisku larrian jarriz gidatu baitzuen, hasieratik oso jarrera biolentoa izan baitzuen eta agenteei eraso egiten ere saiatu baitzen.
Jarraian egin zizkioten alkoholemia- eta droga-probetan positibo eman zuen, eta gero ez zuen substantzia sorgorgarrien kontrastea egin nahi izan, eta horregatik guztiagatik bide-segurtasunaren aurkako delitu bat ere leporatu zioten.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion eginbideak betetzeko, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.