Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_458 Santurtzin atxilotu dute autoan 18 kilogramo anfetamina hartuta zihoanean

Epaileak espetxeratzeko agindua eman du

Santurtzin atxilotu dute autoan 18 kilogramo anfetamina hartuta zihoanean

Servicio de prensa

2022-06-14

Ertzaintzak 27 urteko gazte bat atxilotu du Santurtzin droga-trafikoaren delitu bat leporatuta, banaketako kamioi batean zeramatzan 18 kilogramo “speed” atzeman ondoren. Arrastatuak droga beste gizonezko bati hornitzen zion, eta hura orain dela hilabete batzuk atxilotu zuten Arrigorriagan gai sorgorgarrien trafikoa leporatuta.

Ikerketa hasi zuten Sestaoko Ertzain-etxeko droga-arloan espezializatutako taldeak jakin zuenean gizon bat zegoela inplikatuta anfetamina-kopuru handien garraioan eta Bizkaiko hainbat herritako banaketan. Susmoak joan den martxoan piztu ziren, Arrigorriagan beste gizon bat droga-trafikoagatik atxilotu zutenean.
    
Horren aurrean, zaintza-dispositibo bat jarri zuten, eta egiaztatu ahal izan zuten susmagarria kasuarekin erlazionatuta zegoela eta banaketako kamioi bat erabiltzen zuela salgaia ezkutatzeko eta banaketa kudeatzeko.

Egindako ikerketaren ondorioz, joan den asteartean, ekainaren 7an, geldiarazi zuten susmagarria Santurtzin, eta gidatzen ari zen kamioian ezkutatuta 18 kilogramo anfetamina aurkitu zizkioten. Zenbateko honek, gutxi gorabehera, 300.000€ inguruko balioa izango luke txikizkako salmentan. Horren aurrean, agente jarduleek atxilotu egin zuten kamioiaren gidaria droga-trafikoaren delitua leporatuta. 

Gainera, gero etxea miatu zutenean, kilogramo bat haxix eta gai sorgorgarriak manipulatzeko eta ontziratzeko hainbat tresna aurkitu zituzten. 

Arrastatua 27 urteko gizonezkoa da, eta Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zuten, eta bertatik Basauriko espetxera eramateko agindua eman zuten.