Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0001 Oinezko bat hil da Ortuellan, bizikleta batek harrapatuta

Oinezko bat hil da Ortuellan, bizikleta batek harrapatuta

Prentsa Zerbitzua

2023-01-01

Gaur goizean 89 urteko gizon bat hil da Ortuellan, Bide Berde batean bizikleta batek harrapatuta jaso duen kolpearen ondorioz.

Istripua goizeko 11:30 inguruan gertatu da Ortuella eta Trapagaran lotzen dituen Bide Berdean. Dirudienez, biktima Las Losinas auzoan oinez zihoanean kolpatu du aldapa jaisten ari zen bizikleta batek. Kolpe handiaren ondorioz, konorterik gabe geratu da oinezkoa, eta osasun-zerbitzuak suspertzen saiatu badira ere, lekuan bertan hil da.