Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0002 Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak emakume bat atxilotu dute bere buruaz beste egiten saiatu aurretik bi seme-alabak hiltzen saiatzeagatik

Ama eta bi adingabekoak ospitalean eta egonkor daude

Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak emakume bat atxilotu dute bere buruaz beste egiten saiatu aurretik bi seme-alabak hiltzen saiatzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2023-01-01

Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak, jarduera bateratu batean, lehenengo ustez bi seme-alabak hiltzen saiatu den eta gero bere buruaz beste egiten saiatu den emakume bat atxilotu dute gaur goizean.

Konortea galdu aurretik, emakumeak bikotekide ohiari, seme-alaben aitari, deitu dio gertatzen ari zenaz ohartarazteko. Deiari esker, poliziak etxean sartu eta Bizkaiko ospitale batera eraman ditu ama eta haurrak.

Bai ama eta bai adingabekoak egonkor daude. Ertzaintzak emakumea atxilotu egin du, eta gertaeraren arrazoiak argitzeko ikerketa ireki du.