Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0022 Irunen hiru pertsona atxilotu dituzte eta beste bi ikerketapean geratu dira etxe batean droga-laborategi bat desegin ondoren

Irunen hiru pertsona atxilotu dituzte eta beste bi ikerketapean geratu dira etxe batean droga-laborategi bat desegin ondoren

Servicio de prensa

2023-01-08

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu eta emakume bat eta beste gizon bat ikerketapean geratu dira, Irungo etxe batean droga-laborategi klandestino bat aurkitu ondoren.

Joan de ostiralean, 12:30 aldera, Ertzaintzari eta suhiltzaileei eskatu zieten Irungo Larreaundi auzora hurbiltzeko, etxe batetik ke ugari ateratzen zela eta.

Lekura agertu ziren agenteek egiaztatu zuten kea droga sintetikoak prestatzeko laborategi gisa erabiltzen zen gela batetik ateratzen zela.

Horren aurrean, etxera agertu ziren baliabideek etxean bizi diren bost pertsonak, lau gizon eta emakume bat, identifikatu zituzten. Horietako hiru osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu zituzten, eta laugarren gizon bat eta emakumea ikerketapean geratu ziren egitate berberengatik.

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak hasteko, eta gaur jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan.