Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0023 Gasteizen atxilotu dituzte patinete elektriko bat lapurtzen ari zirenean

Gasteizen atxilotu dituzte patinete elektriko bat lapurtzen ari zirenean

Servicio de prensa

2023-01-08

Ertzainek 21 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur, igandea, goizaldean, Gasteizen, lapurtu nahian ari ziren patinete elektriko baten segurtasun-kandadua behartzen harrapatu ondoren.

Gaur goizaldeko bostak aldera, Gasteizko erdialdean zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila batek bi pertsona ikusi ditu Geltokiko plaza paretik aparkaleku batera hurbiltzen, eta, halako batean, bertan aparkatuta zegoen patinete elektriko baten segurtasun-kandadua manipulatzen hasi dira eta behartzea lortu dute.

Aipatutako patinetea hartuta lekutik alde egitera zihoazenean, susmagarriak geldiarazi eta identifikatu egin dituzte, eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte beharrezko frogaketak egin ondoren.

Arrastatuak polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egiteko, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.