Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0027 Abanto-Zierbenan bi gazte atxilotu dituzte denda batean lapurretan ari zirenean

Abanto-Zierbenan bi gazte atxilotu dituzte denda batean lapurretan ari zirenean

Servicio de prensa

2023-01-11

Ertzaintzak 20 eta 22 urteko bi gizonezko atxilotu ditu goizaldean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Agenteek kutxatila-tapa batekin denda bateko erakusleihoa hautsi eta lapurretan ari zirenean arrastatu dituzte.

Herritarren babeserako patruilak Abanto-Zierbenako Meatzari Etorbidera agertu dira goizaldeko 02:42an, lapurreta baten abisuari erantzunez. Iritsi direnean, establezimenduko erakusleihoaren ondoan identifikatu dute gazte bat, eta beirateak pertsona bat sartzeko moduko zuloa zuela egiaztatu dute.   

Lokala miatu duenean, patruila batek lapurretan ari zen bigarren pertsona aurkitu du dendaren atzeko aldean. Bi pertsonak “in fraganti” atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egiteagatik.

Bi atxilotuek polizia-aurrekariak dituzte hainbat deliturengatik, eta datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.