Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
23_0029 Ertzaintzak labana eskuan zuela Gasteizko estanko batean lapurreta egin zuen pertsona atxilotu du

Ertzaintzak labana eskuan zuela Gasteizko estanko batean lapurreta egin zuen pertsona atxilotu du
2023-01-12
Ertzaintzako agenteek gaur arratsaldean atxilotu dute iazko abenduan Gasteizko estanko batean labana eskuan zuela ustez lapurreta egin zuen gaztea. Susmagarria beste establezimendu batzuetan beldurra erabiliz egindako beste zortzi lapurretaren eta ebasketa-delitu baten egilea izateagatik ere ari dira ikertzen.
Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu du gaur arratsaldean Gasteizen, joan den abenduaren 21ean Arabako hiriburuko estanko batean egindako lapurretaren ustezko egilea izateagatik. Atxilotua establezimenduan sartu zen, eta, puntzoia eskuan hartuta, mostradorera hurbildu eta kutxa erregistratzailean zegoen dirua hartu zuen, eta, ondoren ihes egin zuen.
Joan den azaroan eta urte honen hasieran beste zortzi lapurreta egin dituzte antzeko modus operandia erabiliz bost farmaziatan, bi gasolindegitan eta supermerkatu batean. Hori dela eta, ikerketaz arduratzen ari diren agenteek uste dute orain atxilotu duten gazteak egin zituela lapurreta horiek guztiak. Bestalde, hamargarren delitu bat ere, gasolindegi batean egindako ebasketa, leporatu diote.
Ikerketa zabalik dago, eta polizia-aurrekariak dituen atxilotua, 24 urtekoa, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.