Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
23_0039 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Bermeon desagertutako gizon baten gorpua berreskuratu dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Bermeon desagertutako gizon baten gorpua berreskuratu dute
2023-01-17
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek goizaldean berreskuratu dute Bermeoko portuan, atzo herrian desagertu zen gizon baten gorpua.
Bart gaueko hamarrak aldera, 80 urteko gizon baten familiartekoek jakinarazi dute gizona desagertu egin dela Bermeoko bere etxetik. Informazio horren aurrean, Larrialdietarako Zerbitzuak mobilizatu dituzte eta bilaketa-dispositiboa jarri dute abian. Dispositiboan Ertzaintzak, Bermeoko Udaltzaingoak, Bizkaiko suhiltzaileek, Bermeoko Babes Zibilak, Itsas Salbamenduak eta Gurutze Gorriak parte hartu dute. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari bat arduratu da erreskate-lan horiek koordinatzeaz.
Zoritxarrez, desagertutako gizona goizaldeko ordu batean hilda aurkitu du Bermeoko portuan Gurutze Gorriko ontzi batek. Hildakoaren gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute.