Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0044 Lekeitio, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek marea igotzean Garraitz uhartean harrapatuta geratu diren bi pertsona erreskatatu dituzte

Lekeitio, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek marea igotzean Garraitz uhartean harrapatuta geratu diren bi pertsona erreskatatu dituzte

Servicio de prensa

2023-01-20

Gizon batek eta emakume batek larrialdietako baliabideen laguntza behar izan dute Garraitz uhartean, Lekeitioko udal-barrutian, zeudenean eta marea igo denean harrapatuta geratu direnez. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu ditu.

Arratsaldeko ordu bata baino lehentxeago, SOS Deiak 112 zerbitzura deitu dute bi pertsona Lekeitioko Garraitz edo San Nikolas uhartetik ezin zirela atera esanez.  Emandako informazioaren arabera, marea igo denean uhartean harrapatuta geratu dira. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari batek Gurutze Gorriaren ontzi bat eta Ondarroako Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruilak mobilizatu ditu. Lekuan bertan egoera baloratu ondoren eta itsasoaren egoera ikusita, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak eraman dituen helikoptero batek atera ditu bi pertsonak uhartetik. Biak onik zeuden.