Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0045 Zegama, istripua izan duen eskiatzaile bat erreskatatu dute Aizkorrin

Zegama, istripua izan duen eskiatzaile bat erreskatatu dute Aizkorrin

Servicio de prensa

2023-01-20

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Aizkorrin mendiko eskia egiten ari zenean erori eta min hartu duen gizon bat erreskatatu dute gaur arratsaldean. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du eskiatzailea, eta osasun-zentro batera eraman du.

Gaur arratsaldeko bostak aldera, Ertzaintzak SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzuaren bidez jakin du eskiatzaile bat hainbat metroan maldan behera erori dela kanal haunditik Aizkorrirako bidean. Dirudienez, zaurituak kommozioa izan du eta belaunean lesioa zuen.

Informazio hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzatik Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat eta mendiko agenteak eta Oriako Ertzain-etxeko patruilak mobilizatu dituzte. Polizia-aireontziak hartu du eskiatzailea eta Ertzaintzaren Iurretako basera eraman du, eta bertan jaso du anbulantzia batek.