Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0046 Ugaon grafitigile bat atxilotu dute tren-bagoi batean kalteak egiteagatik

Ugaon grafitigile bat atxilotu dute tren-bagoi batean kalteak egiteagatik

Servicio de prensa

2023-01-21

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Bizkaiko Arrankudiaga herriko geralekuan tren-bagoi batean grafitiak egiteagatik. Arrastatuak eta beste bi pertsonak hiru mila eurotik gorako kalteak egin dituzte.

Atzo goizean, aldiriko treneko segurtasun-langileek Ertzaintzari jakitera ematen zioten gazte bat atxikita zutela Arrankudiagan, Bakiolako geralekuan, tren-bagoi batean pintadak egiteagatik.  

Dirudienez, gazteak eta beste bi pertsonak treneko larrialdietako balaztari eragin zioten aipatutako geralekuan geldituta zegoenean, eta, aukeraz baliatuz, pintadak egin zituzten bagoietako batean. Horietako bik alde egin zuten, eta hirugarrena berriz trenera igo zen eta segurtasun-langileek atzeman zuten. Gaztea Ertzaintzaren patruila bat iritsi arte atxiki zuten, Ugaoko geralekuan zain baitzuen, eta kalte-delitua leporatuta atxilotu zuen.

Atxilotuak pinturaz zikinduta dituen arropak eta eskuak, eta grafitiak egiteko erabilitako koloreekin bat zetozen espraiak zeramatzan motxila batean. Kalteak hiru mila eurotik gorakoak izan daitezke.