Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Barakaldon atxilotu dute beste gizonezko bat arma zuri batekin zauritu ondoren
2023-01-29
Ertzainek 37 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, igandea, goizaldean, Barakaldon, lesio-delitu bat leporatuta, borrokan ari zirenean beste gizon bati arma zuri batekin eraso egin ondoren.
Goizaldeko lau eta erdiak aldera, Ertzaintzaren dotazio bat Barakaldoko Foruen auzora agertu da, bertako pub baten inguruan borrokan ari zirela eta arma zuriak zituztela jakin ondoren. Lekura iritsi direnean, agenteek egiaztatu ahal izan dute liskarrean gizon bat zauritu dutela. Gizona odola dariola zegoen eskuan zuen ebaki batetik, eta beste sastada bat zuen lepo parean.
Lesioak ikusita, gizona ospitalera eraman behar izan dute, eta lekuan bertan atxilotu dute biktimak berak eta lekuko batzuek erasotzaile gisa seinalatu duten pertsona. Pertsona horri biktimari ebakiak egiteko erabili duen kuterra aurkitu diote.
Atxilotuari arma zuriarekin lesioak egitea leporatu diote, eta, jarraian, polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egiteko eta, ondoren, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.